GURE HAURRAK ERE BADIRA

Hernaniko ikastetxe guztiak, hezkuntza komunitate osoa, irakasle, guraso, eta herritarrak, Palestinan gertatzen ari den sarraskia salatu asmoz, astelehenean, martxoak 24ean, arratsaldeko 16:45ean, Zinkoenea elkarretaratze bat egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu, bertaratzeko eskatuz.

Israel, Estatu Batuen laguntzarekin, milaka eta milaka zibil palestinar erailtzen ari da, %65a haurrak izanik. Ezin gara isilik geratu, erailtzen ari diren haur horiek gureak izango balira bezala sentitzen ditugulako. ASKI DA!!! lau haizetara oihukatu behar dugu.
Elkarretaratzea zaratatsua izatea nahiko genuke, beraz bandera palestinarrez gain ekarri zuen turuta, zartagi, kazerolak, eta abar, protesta zaratatsua izan dadin, ozen entzuteko leku guztietatik:
EUTSI PALESTINA!! ISRAEL KANPORA!!!