Metodologia
Metodologiaren transmisioa Bi modutan egiten da: irakasleen artean; eta irakasle eta guraso artean maiztasunez antolatzen diren gela bileren bitartez .
1.
Konpetentzien araberako Hezkuntza prozesua bultzatzen dugu
2.
kasle bakoitzaren egoeratik abiatzen, norbanakoaren ahalmenak garatzeko saiakerak egiten dira; premiazkoa den kasuetan eraginez.
3.
Irakasle-ikasleen eta ikasleen arteko harremanak elkarkidetasun eta errespetuan oinarritzen dira, hau lortzeko, eskola ordutegian eta antolaketan denbora eskaintzen zaio, ikasleen partaidetzari aukera emanaz : tutoretzak (bakarka, taldeka), bilguneak, ikasleen ordezkaritza bilerak …
4.

5.
Eskola bere inguru hurbilean txertatuta egongo da: errealitatearen bila kalera irtengo da eta inguruari ikasgelak zabalduko dizkio. Irteerak eta bidaiak curriculuma garatzeko elementu garrantzitsuak dira ikastolan.
6.
Hizkuntzen trataera: euskara , gaztelania eta ingelesa modu koordinatuan eta metodologia berdina erabiliz lantzen dira.
7.
Ikasleen prozesua osotasunean ebaluatzen da eta ondorioak aldian aldiko bileretan azaltzen zaizkio familiari eta ikasleari.
8.
Elkarlanaren sustapena . Eskola komunitateko partaide guztien arteko elkarlana eguneroko funtzionamenduaren oinarria da, nahiz ikasle, guraso edo irakasle.
9.
Material anitza eta komunez hornitzen dira gelak.