ESKOLA-KIROLA OTSAIALEKO TOPAKETA

Kaixo familia.

Asteburu honetan GOT-en ( Gipuzkoako Orientazio Taldearen) laguntzarekin
orientazio topaketa antolatu degu.

Haurrek beraien mailako ibilbideak egingo dituzte eta SPORTident
kronometraje sistema bat eramango dute kontrol guneetatik pasatu direla
erregistratzeko. Helmugara iristean, deskargatu egingo dute eta emaitzak
ikusi ahal izango dituzte.

Benjaminak ( LH3-4) Institutoan barrena ibiliko dira, bertako maparekin.
Horregatik saioa hasi eta bukatu bertan izango da.

Alebinak ( LH5-6) berriz, bi orientazio mapa erabiliko dituzte; bata
kaxkokoa eta bestea Ame Maria parkekoa. Horregatik saioa hasi eta bukatu
atsegindegin izango da.

Nahiz eta ibilbidea guztia ez osatu, bukatutakoan, atsegindegira
bueltatuko dira alebinak, guztiak itzuli direla jakiteko.

Animatu haurrak topaketan parte hartzera.

Bertan ikusiko garelakoan.

Larunbatera arte

 

ESKOLA KIROLEKO JARDUNALDIA