Bikoteka irakurtzen proiektua
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek hartzen dute parte.
Zertarako?
- Berdinen arteko ikasketa sustatzeko.
- Irakurketarako gaitasuna hobetzeko.
- Ikasle guztien arrakasta eta inklusibitatea garatzeko.
Helburuak:
- Testu idatzien zentzu orokorra identifikatzea.
- Testu idatzien helburua antzematea.
- Testu idatzietan garrantzia duten informazioa hautatzea.
- Testu idatziak kritikoki interpretatzea.
- Idatzizko testu-mota desberdinak hobeto ulertzeko estrategiak garatzea eta erabiltzea.
- Irakurketaren teknika hobetzea.
- Berdinen arteko lankidetza
Nola lantzen da: (Programa sistematizatua)
- Ikasleek bi rol desberdin errepresentatzen dituzte: tutore edo tutorizatua
- Lehen fasean, irakasleak tutore rola beteko duten ikasleekin prestaketa lana egiten du, hain zuzen ere, testuaren lanketa: ulermena, hitzak azpimarratu, galderak eta erantzunak prestatu…
- Ondoren, ikasle tutorea ikasle tutorizatuarekin elkartzen da eta tutore rola betetzen du aurretik irakasleak berarekin egin duen bezala.
- Ondorengo saioetan, rolak trukatzen dira eta eta baita landuko den testua ere.