Ostegunetako hamaiketako osasungarria:
“Ostegunetako hamaiketako osasungarria” deituriko jarduera burutzen dugu Laubidietan, Lehen Hezkuntzako 6 urtetik 12 urte bitarteko ikasle hartzen dute parte.
Helburua bikoitza du egitasmo honek:
- Asteko egun batean, gutxienez, ikasleek fruta jatea hamaiketakoan.
- Jangelan soberan geratu den frutari irtenbidea ematea. Nagusiki honako fruta hauek banatzen dira: sagarrak, udareak, laranjak eta platanoak
Egitasmo hau bereziki honako hauen lankidetzari esker gauzatzen da:
- Officeko langileak dira fruta prestatzen dutenak
- Aipatzekoa da 4., 5. eta 6. mailako ikasleek hartu duten ardura jarduera honetan: fruta karroa jolaslekura atera, fruta banatu, hondakinak jaso eta karroa berriro jangelara eraman eta bertan ontzi guztiak hustu…
