Irakurketa laguna
Irakurketaren inguruan Lehen hezkuntzako 1. zikloko eta 3. zikloko ikasleen artean gauzatzen den esperientzia da.
Helburuak:
- Irakurzaletasuna piztea.
- Elkarrengandik ikastea eta adin ezberdineko ikasleen arteko harremana ahalbidetzea.
- Lehen Hezkuntza ko 5 eta 6. mailako ikaslearen ahoz gorako irakurketa teknika hobetzeko motibazioa sortzea.
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek lagun berezi baten bitartez irakurketa partekatua egiteko aukera izatea eta aldi berean hainbat irakurketa eredu jasotzea.
Nola:
- Ikasturtean zehar saio kopuru bat zehatzen da.
- Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak 5. mailakoekin eta 2. mailakoak 6. mailakoekin irakurketa elkarrekin egiteko gonbidapena jasotzen dute.
- 1.mailan izendatutako irakurketa laguna ziklo osoan mantentzen da, orokorrean.
- Testu edo ipuinak bikoteak aukeratzen ditu. Batzuetan bietako batek aukeratua edo bien artean adostua, kasuan kasu.
- Biek irakurtzen dute, bakoitzak bere neurrian.
- Bikoteen osaketa, orokorrean, 3. zikloko ikasle bat eta 1. zikloko ikasle bat elkartuz egiten da. Baina, gerta liteke gelako ikasle kopurua bat ez etortzea eta hirukoteak egin behar izatea.