Ikastolako urteko plana

eskolako agenda 2030

Eskolako Agenda 2030 NAZIO BATUETAKO ERAKUNDEEK adostutako GARAPEN IRAUNKORREKO 17 helburutan oinarritzen da.
Bere HELBURU NAGUSIENA bakoitzak tokiko eta munduko jasangarritasunean duen arduraz jabetzea da, hau da, era globalean pentsatu eta tokian jardun. Bizitzeko ohitura arduratsuak eta ingurumenarekiko jasangarriak izatea beharrezkoak direla aitortzea, ingurumen-arazoak eta baliabideak amaitzeko arriskua kontuan hartuta, sentikortasunez jokatzea eta arazo horietaz jabetzea.

Helburuak:

Helburuen lanketa bi ikasturtetan banatzen da. 1. ikasturtean, motibazio fasea, diagnosi fasea eta eskuhartze fasearen prestaketa landutzen dira. 2. ikasturtean, berriz, eskuhartzea eta ebaluazioa egingo dira.

Egitasmo honetan parte hartzen dute: Herriko Ikastetxeak, Beterriko Eskola Agenda 2030, Udala, Hezkuntza Saila, Artelatz, Aranzadi eta Azterkostak.