Baratza
Baratza proiektuak ikasleak naturarekin harreman zuzenean jartzeko helburua du. Horren bidez, prozesu biologikoak modu praktiko eta interesgarrian ikasteko aukera dute.
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.mailako ikasleek lantzen dugu.
Jarduera honetarako tresneria gordetzeko lekua ondo egokitua dago eta badugu lan egiteko leku aproposa ere.
Zer nahi dugu?
- Ingurugiroa sistema gisa ulertzea, elementu fisiko natural eta gizarte-jardueren arteko harremanak aztertuz.
- Naturan burutzen diren prozesuak ulertzea.
- Talde jardueretan parte hartzen ikastea, erantzunkizuna, lan banaketa eta elkartasunezko jokabideak bultzatuz.
Zer ikasiko dugu?
- Baratzeko landareak.
- Laborantza teknikak
- Lanabesak.
- Lurra eta materialak
- Landareen bizi-zikloa
- Baratz egutegia
- Inguruaren eragina: ura, argia, hozberoa, hezetasuna, airea, gizakia…
Nola Ikasiko dugu? Zer jarrera?
Talde-lanean parte hartzen eta antolatzen ikasi. Aukera ezberdinak edo erabakiak hartzen ikasi. Lanarekiko ardura landu (jaso, garbitu, bere tokian utzi…). Esfortzua eta irmotasuna landu: lanak ongi bukatzen ikasi. Naturarekiko eta baserritarraren lanarekiko errespetua garatu. Zientzietarako zaletasuna eta behaketa zuzena garatu.