OHIALEZKO ZAPIEN ERABILERA JANGELAN
Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek, Bidebietan, bazkaltzeko garian ohialezko zapiak erabiltzen dituzte paperezkoen ordez
Ekimen xume honen helburu nagusiak:
⦁ hondakin gutxiago sortzea
⦁ berrerabiltzeko ohitura sustatzea
⦁ ohitura jasangarriak txiki-txikitatik gure egunerokotasunean txertatzea
Hernaniko Udalak prestatutako aho-zapi bat banatzen zaio ikasle bakoitzari (%100 kotoi ekologikoez eta herriko komertzioetan eginda). Zapiak lekutxo bat du haurraren izena jartzeko
Astelehenean ikasleak aho-zapia ekartzen dute etxetik eta ostiralean etxera berriro eramaten dute garbitzera.