Zero zabor proiektua

LH5 eta LH6ko ikasleek hartzen dute parte. Lehen Hezkuntzako irakasle guztiek txandakatuz parte hartzen dute.

Zertan datza proiektua?

Laubidietako jangelan soberan dagoen janaria berriro erabili, zakarrontzira bota beharrean. Eltzeetan geratzen dena bakarrik erabiltzen da. Mahaietara ateratzen den janaria ez da erabiltzen. Soberako janaria 50 gradutik gorakoa izan behar da.

Eguneroko lana

  • Lehenik, sukaldariek eltzeetan gelditzen den janaria tuperretan sartzen dute.
  • Ondoren, irakasleak tuper guztiak jaso eta termosellatzen ditu, eta plastikoa tupperetan jartzen du gainean.
  • Segidan ontzi bakoitzari etiketa bat jartzen zaio, eta segidan abatidoran sartzen ditugu, hotzaren prozesua egiteko. Janaria uzten da hurrengo goiza arte
  • Egunero taula batzuetan datu batzuk jasotzen ditugu: tupper kopurua, zer ordutan hasi janaria ontziratzen eta zer ordutan bukatu, janariaren tenperatura…
  • Hurrengo goizean, tupper guztiak abatidoratik ateratzen dira, eta neberetan sartu ondoren, pisatu egiten da zenbat janari sobratu zaigun jakiteko. Datu hori ere tauletanjasotzen da.
  • Amaitzeko, irakasle baten laguntzarekin herriko hozkailura solidariora eramaten dugu.
  • Behi han herritar orok har dezake jan ahal izateko.