Eskola kirola

Aldundia, Hernaniko udala eta herriko ikastetxeen elkarlanarekin, ikasleei zuzenduta dagoen eskaintza da eskola kirola. Helburu nagusia da gure haurrak aktiboak izatea eta kirol kulturan heztea.

Lehen Hezkuntzako adina hartzen du baitan, hau da 6tik 12 urte bitartea. Adin horretan kirola egitea oso garrantzitsua da garapenerako. Inguru hori ezin hobea da gure seme-alabak osasuntsu hazteko, harremanak egiten ikasteko, heziketa izateko, kirol kultura ezagutzeko, euskara ikasteko eta hainbat balio eskuratzeko. Beraz, alderdi horiek guztiak sustatu nahi ditugu, kontuan hartuta lotuta daudela lankidetza, kohesio, konpromiso, apaltasun, solidaritate, unibertsaltasun, duintasun eta erantzun kidetasunari.
Konpromiso nagusi bat dugu: ikasle guztiei eskaintzea beraien talentua garatzeko aukera, gaitasunak hobetzeko eta gauza berriak ikasteko, alde batera utzita beren kirol maila, maila sozio-ekonomikoa, dibertsitate funtzionala eta sexua.

Hori guztia lortzeko, familien babesa ezinbestekoa da mota honetako programa bat aurrera eramateko. Izan ere, programa honen bitartez eskola kirolaren ereduaren erdiko ardatzean kokatzen da adingabea, beste interes batzuen gainetik, eta, horrela, kirol aniztasunaren alde egiten da, haurrak txiki-txikitatik espezializazio munduan ez sartzeko, eta garrantzi handiagoa emateko ikasteari eta ez hainbeste lehiaketaren emaitzari.

  • Harremanak: ikasleek kirola beren arteko harreman bide orekatu gisa ulertu dezaten nahi dugu. Horregatik, eta hasieran batipat, jolasaren osagarriari emango diogu lehentasuna beste ezeren aurretik.
  • Teknika: Kirol desberdinetako arau, teknika eta ohituren jabe egin nahi ditugu gure ikasleak, ikastola barnean bezala kanpoan ere, kirol hauek txukun samar praktikatu ahal izan ditzaten.
  • Konpetitibitatea: ez zaigu batere interesatzen konpetitiboak izatea, baina bai gure ikasleek konpetitzen ikasi dezaten neurri batzuen barnean (bestearekiko errespetua, emaitza onartzen jakitea…)

Hauexek dira, oro har, Langile Ikastolako kirolaren ardatzak.

kontsultatu hemen hurrengo kirol jarduerak:

No event found!

Hernanin, programa anitz eta aberats baten aldeko apustua egiten dugu, hezkidetzan oinarritutakoa, eta gainera, inklusioan sinisten dugu.

Badira urte batzuk EKE PROGRAMEKO EKI ESTRATEGIAKO taldeak osatu genituela (behar bereziak dituzten haurrak beraien lagunekin jolasteko aukera dute, behar duenak begirale bereziarekin, kirol egokituko federazioarekin elkarlanean gaude eta).

EKE Programa: Arrazoi desberdinak direla eta, batzuetan zenbait ikasleren gutxieneko kirol praktika inklusiboa ezin ohi da sustatu. Arrazoiak desberdinak dira. Orokorrean, ohiko kirol eskaintza egiturak ez daude oraindik prest (monitore gutxi, ezezagutza, eduki batzuk ikasleen gainetik lehenesteak, baliabide material edo ekonomiko premia gehigarriei ezin erantzun,…). Beste batzuetan, ikaslearen ezaugarriek berek beste jarduera-fisiko edo kirol bat eskatzen digutelako. EKE taldeak egoera horiei erantzuna emateko eta eskaintza orokorretatik at antolatzen diren taldeak dira.

EKI Estrategia: Ikastetxe edo/eta kirol klubek garatu dezaketen inklusio estrategia bat da. Eskola adineko kirolean desgaitasuna edota funtzio-aniztasuna duen eskola ume baten kirol eta jarduera fisiko testuinguruan eragin eta berton inklusioa sustatzeko.
Inklusio esku-hartze batean, testuingurua eta parte-hartzaile guztiak elkar egokitzen dira denek parte hartze aukera bera izan dezaten. Bizitzeko filosofia bat da, non denok edozein arlo edo eremutan elkarrekin arituko garen.

Batzuetan eskola kirolean inklusioa emateko, alegia, EKI estrategia garatzeko, beste monitore baten laguntza behar izan daiteke, eta beste batzuetan ez. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kirolak/eskola-kirola/desgaitasuna

BENJAMINAK (LH3-LH4):

*Programak aldaketak jasan ditzake, aldez aurretik helaraziko zaizue.
Landuko dute: Atletismoa, futbola, irristaketa, triatloia, herri kirolak, datchball, softball, defentsa pertsonala / judoa, igeriketa, eskupilota, pala, yoga, eskubaloia, hockeia, saskibaloia, zirkoa, errugbia, erritmoa, orientazioa, bizikleta txangoa, mendi irteera… landuko dute urte guztian zehar.

Beltzean dauden kirolak betiko espazioetatik at landuko dira, bakoitza dagokion lekuan.

Aipatutako batzuk larunbatetako 10 topaketetan jorratuko dituzte:

  • Altxorraren bila, erritmoa, krosa, herri kirolak, kirol egokitua, ur ginkana, bizikleta txangoa, triatloia, zirkoa eta mendi irteera.

 Talde guztiak mistoak izango dira eta eskola kirola hiru kategoriatan banatzen da, adinaren arabera:

JOLAS HEZI LH1-LH2:

2017an Gipuzkoan garatutako Eskola Kirolaren programari buruzko hausnarketaren ondorioetako bat JOLAS HEZI proiektua da. 6 eta 8 urte bitarteko haurrek eskoletan egiten dituzten eskola-kiroleko jardueretarako oinarrizko erreferentzia gisa planteatzen da, eta adin horietan kirola irakasten dutenentzat tresna egokia izatea espero da.

Eskola Kirolean 6-8 urte bitarteko haurren garapen motor/kognitibo/afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa.

Astean behin burutzen den egitasmoa da.

Helburuak:

  • Haurraren heziketa integrala bultzatzea: garapen kognitiboa, motorra, afektiboa eta soziala.
  • Balioen hezkuntza: aniztasunari erantzutea (kulturartekotasuna, parekidetasuna, aniztasun funtzionala).
  • Euskararen normalkuntzarako tresna bat gehiago izatea.
  • Eskola kiroleko hurrengo etapetarako ikaslea prestatzea.

Dokumentazioa

JOLAS HEZI LH1-LH2:

Astean bi egunetan burutzen dute egitasmoa hau

*Programak aldaketak jasan ditzake, aldez aurretik helaraziko zaizue.

Landuko dute: Atletismoa, futbola, irristaketa, triatloia, herri kirolak, parkour, datchball, softball, kindball, artzikirola, defentsa pertsonala / judoa, igeriketa eta waterpolo, eskupilota, pala, yoga, eskubaloia, hockeia, boleibola, saskibaloia, zirkoa, errugbia, arrauna, orientazioa, btt, mendi irteera, eskalada, kirol egokitua, mahai tenisa, badmintona… landuko dute urte guztian zehar.

Beltzean dauden kirolak betiko espazioetatik at landuko dira, bakoitza dagokion lekuan.

Aipatutako batzuk larunbatetako 10 topaketetan jorratuko dituzte:

  • Orientazioa mendian, eskalada, krosa, herri kirolak, kirol egokitua, ur ginkana eta waterpoloa, btt, triatloia, arrauna eta mendi irteera.

BEGIRALEAK:

Guztiak dira tituludunak, lan poltsa batetik hartuak, beraien meritoengatik zerrenda bat osatu eta hautatzen denak.

ASISTENTZIAK:

Saio guztietara eta topaketa guztietara etortzea derrigorrezkoa da.

Haurrentzako egokiak diren topaketak antolatzen dira larunbatetan eta eskertuko genuke antolatzaileok bertaratzea, lan haundia baitago horien atzean.

KUOTA:

JOLAS HEZI PROGRAMA (LH 1-2): 10€ hilabetekoa izango da (urritik- maiatzera).

MULTIKIROLAK PROGRAMA (LH 3-4-5-6: 15€ hilabetekoa izango da (urritik- maiatzera).

Ordaindu ezin dutenek gurekin jarri harremanetan. Haur guztien parte hartzea bultzatu nahi dugulako.

GURASOEN jokabidea ere oso garrantzitsua da: ANIMATU zuen seme-alabak kirola praktikatzera eta BALORATU saiakera (ahalegina) eta hobekuntza (aurreratu duena) azken emaitza baino gehiago.

Gogoratu izen ematea egiten duenak urte guztiko konpromezua hartzen duela (urte guztiko kuota kobratuko da), baja bakarrik osasun arrazoiengatik onartuko delarik.

izena emateko

Zalantzarik baduzue idatzi lasai  kirola@langile.eus-era