Jangela

Langile ikastolak jangela-zerbitzua eskaintzen du bere hiru eraikuntzetan.  Ausolagun entrepresa da zerbitzuaren hornitzailea. Jangela-zerbitzua irailetik ekainera eskaintzen da.

GAURKO MENUA

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  1. Kalabaza purea
  2. Txahal xerra ogi arrailetan pasatuta (lau urtaroko entsalada(a)rekin)
  3. Fruta

MEABE

  1. Barazki paella eko
  2. Txerri solomo freskoa ogi arrailetan pasatuta (tomate freskoa(a)rekin)
  3. Fruta

HILABETEKO MENUAK

AZAROA MEABE oinarrizkoa
AZAROA MEABE basal
AZAROA BIDEBIETA / LAUBIDIETA oinarrizkoa
AZAROA BIDEBIETA / LAUBIDIETA basal

Meabe

Haur hezkuntzako 2, 3 eta 4 urteko ikasleek bazkaltzen dute. 

Janaria bertan prestatzen da (in situ). Ausolagunek lehengaiak ekartzen ditu eta bertako sukaldariek prestatzen dute otordua.

Jangela azken solairuan kokatuta dago. Ikasleek bi eremu ezberdinetan bazkaltzen dute: HH2-4 urteko ikasleak jangelan eta HH3 urtekoak jangela ondoko gela batean.

Bidebieta

HH5 urteko ikasleek bazkaltzen dute txanda bakarrean. Ausolagunek janaria prestatuta ekartzen du (garraiatua).

Laubidieta

LH-ko ikasleek bazkaltzen dute (6-12  urtekoak).
Ausolagunek janaria eginda ekartzen du (garraiatua). Bi txandatan bazkaltzen dute:

  • TXANDA: LH1-2-3 mailakoak. Eguerdiko 12:15etatik 13:00etara
  • TXANDA: LH4-5-6 mailakoak. Eguerdiko 13:30etatik 14:30etara